Carmen Larrañaga PPko zinegotzia izandakoa hil da
2023/03/02
10:05
eta kitto!
Hamasei urtetan gure herriko zinegotzi izandako Carmen Larrañaga atzo arratsaldean hil zen, 80 urterekin. PPko zinegotzia izandakoa 1999an heldu zen Udalera, orduko hartan Regina Otaola taldekide zuela. Biek ere Iñaki Arriolaren aldeko botoa eman zuten sozialista alkate izateko. Handik lau urtera, Herri Batasuna legez kanpo laga zutenean, bere kargua berretsi zuen. 2007ko hauteskundeetan PPk ordezkari bakarra lortu zuen Eibarko Udalean, baina Regina Otaolak Lizartzako alkate kargua hartu zuen eta Larrañagak jarraitu zuen zinegotzi. Azken legegintzaldian Sofia Vazquez taldekidea izan zuen lagun, 2015ean bere dimisioa aurkeztu aurretik. Javier Nuñezi pasatu zion orduan lekukoa Carmenek. Udalean izandako funtzioen artean Ego Ibarra batzordeko buru ere izan zen. Eibarren bizi izan zen beti eta bere aldeko elizkizunak gaur egingo dira, 19:00etan hasita, San Andres parrokian.