“Carmen” operaren proiekzioa eskainiko dute Coliseo antzokian gaur 19:30ean

Opera ezagunaren 150. urteurrena ospatzeko Versaillesen (Frantzia) grabatutako ikuskizuna emango dute.
“Carmen” operaren proiekzioa eskainiko dute Coliseo antzokian gaur 19:30ean
2025/10/10 17:39
eta kitto!

Gaur arratsaldean operaz gozatzeko aukera egongo da Coliseo antzokian, 19:30ean hasiko den proiekzioari esker. Georges Bizeten Carmen eskainiko dute, Versailles-en (Frantzia)  Opera Royalek grabatutako kontzertuan. Opera ezagunaren 150. urteurrena eta Georges Bizet egilearen heriotza gogoratzeko, jatorrizko ekoizpenaren pareko ikuskizuna sortu nahi izan dute eta, horretarako, Christian Lacroix-ek diseinatutako jantziak eta Frantziako Liburutegi Nazionalean berreskuratutako dokumentuetan oinarritutako eszenografia erabili dituzte, besteak beste. Sarrerak 9 euro balio du (5,5 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).