Casino eta Valladolid billar taldeen arteko lehia izango da bihar goizean
Ricardo Robles, Jorge Molinos, Jon Alberdi eta Sergio Boullosak osatuko dute Casinokoen deialdia
2025/04/25
10:53
eta kitto!
Billarreko 2. Maila Nazionaleko liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, C multzoko bigarren eta hirugarren postuetan sailkatutakoen arteko lehia izango dugu bihar. Hiru bandetara jokatzen duten torneoan, gaztelarrak eibartarren aurretik daude eta, horrez gain, mailako jokalari onenak ere eurekin jokatzen du. Ricardo Robles, Jorge Molinos, Jon Alberdi eta Sergio Boullosak osatuko dute Casinokoen deialdia. Betiko lez, aforoa bete arteko aukera izango da partidak ikusteko: 10:00etan hasiko da lehen txanda eta 12:00etan bigarrena.