Casinoko batzar orokorrean elkartearen sariak banatu zituzten

Bilarrean eta xakean aritu ziren elkarteko bazkideak, eta luntxa egon zen eurentzat
Casinoko batzar orokorrean elkartearen sariak banatu zituzten
2024/02/20 10:20
eta kitto!

Casino Artista Eibarresekoek aurreko barixakuan egindako urteroko batzar nagusian azken txapelketetako sariak banatu zituzten.

Billar librean Sergio izan zen irabazlea, hiru bandetarakoa Ricardo izan zen eta bikoa Alberto.

Xakean Unai izan zen txapelduna eta, karten arloan, musean Agustin eta Jon nagusitu ziren bezala, tutean Ramon eta Genaro izan ziren onenak.

Ibarkurutzeko lokalean egindako saioan luntxa egon zen bazkideentzat; barixakuan, bestalde, txapeldun eta azpitxapeldunen afaria egingo dute, oraingoan T. Etxebarriako Casinoan.

Casino Artistak gaur egun 350 bazkide ditu eta billar klubean 35 jokalarik hartzen dute parte.