Casinoko billar taldeak zapatuan amaituko du denboraldia Vallecasen
Ricardo Robles, Imanol, Alberdi eta Javi Gonzalez arituko dira bertan
2025/05/07
11:47
eta kitto!
Casino Artista Eibarres gure herriko billar klubak zapatuan Madrilen agurtuko du 2. Maila Nazionaleko liga txapelketa. Azken jardunaldi horretan maila eman eta sailkapeneko hirugarren postua lortu nahi izango dute, “erraza ez dela izango badakigun arren”. Eibarko hiria eta Casinoa bera hiru bandatara jokatzen den modalitateko estatuko billarismoan kokatu duen taldeak honako honako laukotea aurkeztuko du Vallecasen jokatu beharreko partidurako: Ricardo Robles, Imanol, Alberdi eta Javi Gonzalez.