CD Urki futbol taldeak urte amaierako bazkariarekin esan dio agur denboraldiari

Guztira 240 lagun elkartu ziren Errebalen, eta jokalari saiatuenei eta goleatzaileei sariak banatu zizkieten
CD Urki futbol taldeak urte amaierako bazkariarekin esan dio agur denboraldiari
2026/06/30 16:23
Ekhi Belar Errasti

Orain dela aste batzuk azken partidak jokatu ondoren, CD Urki futbol taldeak asteburuan eman zion amaiera denboraldiari urte amaierako bazkariarekin. Bazkaria Errebalen egin zuten eta 240 lagun inguru elkartu ziren jokalari eta entrenatzaileen artean.

Aurten 11 talde izan ditu Urkik, gizonezkoen erregional mailako bi, hiru jubenil, bi kadete, bi infantil eta alebin bat; eta emakumezkoen aldetik, infantiletako talde bat izan dute.

Bazkarian, janariaz gozatzeaz gain, denboraldi honetako jokalari saiatuenei eta goleatzaile nagusiei sariak eman zizkieten.