CD Urki punturik gabe geratu zen Zumaiako FT-ren aurka

Harrobiko taldeek, ostera, emaitza positiboak lortu zituzten orokorrean
CD Urki punturik gabe geratu zen Zumaiako FT-ren aurka
2025/09/30 16:20
eta kitto!

Ohorezko Erregional Mailako CD Urki taldeak bigarren porrota jarraian jasan du asteburuan. Eibartarrek 1-3 galdu zuten Zumaiako FT-ren aurka, Unben, eta 3 punturekin jarraitzen dute sailkapen nagusian, orain 12. postuan.

Harrobiko beste taldeek, ostera, emaitza positiboak lortu zituzten orokorrean, bai neurketa ofizialetan bai lagunartekoetan.

 

 

Emaitzak

Ohorezko Erregional Maila: Urki Alkideba 1–3 Zumaiako FT

1. Erregionala: Urki JMR 2-1 Soraluze

Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 2–1 Ariznabarra

Jubenilen Gorengoa: Lagun Onak 2-1 Urki ABC

Jubenilen 1. Maila: Bergara 2–2 Urki Hapiick

Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 5-1 Anaitasuna

Lagunartekoak

Kadetea: Aretxabaleta 2-1 Urki Boj

Infantila: Urki Beltran 4-2 Aretxabaleta

Infantil txiki: Elgoibar 10-0 Urki Larragest

Emakumezkoen infantila: Elgoibar 0-2 Urki JAZ