CD Urki punturik gabe itzuli da Bergaratik
Ohorezko Erregional Mailako CD Urki Alkideba taldeak porrota jasan zuen asteburuan Bergara. Eibartarrek 3-0 galdu zuten eta, lau jardunaldi jokatu ondoren, hiru punturekin jarraitzen dute sailkapenean; orain, 14. postuan.
Asteburu honetan aukera paregabea izango du azken jardunaldietako zapore mingotsa kentzeko, oraindik punturik gabe dagoen Deusto FC azken sailkatua jasoko baitu Unben.
Harrobiaren emaitzak
1. Erregionala: Urki JMR 1 - 1 Ikasberri
Jubenilen Euskal Liga: Arrupe 0 – 0 Urki Eibarbus
Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 4 – 1 Soraluze
Jubenilen 1. Maila: Urki Hapiick 2 -1 Eibartarrak FT
Kadeteen gorengoa: Ilintxa 4 – 3 Urki Heganrent
Kadetea: Urki Boj 1 – 4 Soraluze
Infantila: Elgoibar 4 – 0 Urki Beltran
Infantil txiki: Urki Larragest 0 – 14 Anaitasuna
Emakumezkoen infantila: Amaikak Bat 4 – 0 Urki JAZ