CD Urki-ren taldeek ia amaitutzat eman dute denboraldia

Infantilek Torrelavegako Nazioarteko Txapelketa jokatuko dute datorren asteburuan
CD Urki-ren taldeek ia amaitutzat eman dute denboraldia
2026/05/25 12:37
Ekhi Belar Errasti

CD Urki-ren talde gehienek agur esan diote denboraldiari asteburu honetan. Orain amaitu ez duen bakarra infantilen taldea da, datorren asteburuan Torrelavegako San Bernabe Nazioarteko Txapelketan izango baita. Horrela, talde eibartarrak Elx CF, RC Alcobendas, CD Laguna eta CD Marina izango ditu arerio bere multzoan, baina txapelketan SD Eibar, FC Porto, AC Milan, Atletico Madril, Getafe CF, Sevilla FC, SC Braga, Yokohama FC, Osasuna, Alaves eta Real Betis bezalako taldeek hartuko dute parte.

 

Asteburuko emaitzak

  • Ohorezko Erregionala: Urola 3-3 Urki Alkideba
  • 1. Erregionala: Irule 3-1 Urki JMR
  • Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 1-0 Aretxabaleta
  • Jubenil C: Aloña Mendi 5-2 Urki Hapiick
  • Kadeteen gorengoa: Elgoibar 0-0 Urki Heganrent
  • Kadeteen Kopa: Zarautz 3-1 Urki Boj
  • Alebina: Urki Engimek 6-5 Allerru
  • Emakumezkoak: Urki JAZ 1-4 Añorga