CD Urki taldeak ezin izan zuen emaitza positiborik atera bigarren sailkatuaren aurka
Jaitsiera postuak gertu ditu talde eibartarrak, baina hainbat talde daude zona horretan
2025/11/17
11:11
Ekhi Belar
Ohorezko Erregional Mailan jokatzen duen CD Urki taldeak Anaitasuna CD-ren aurka jokatu zuen asteburuan eta 2-1 galdu zuen. Ez zen partidu erraza eibartarrentzat, bigarren sailkatua baitzuten arerio, eta aurpegia eman arren, ezin izan zuten punturik eskuratu.
Emaitza horrekin, Urki 14. postuan dago 10 punturekin eta aurretik duen Orioko izango du arerio datorren asteburuan, Unben.
CD Urki-ren beste taldeek honako emaitzak lortu dituzte:
- Ohorezko Erregionala: Anaitasuna 2-1 Urki Alkideba
- 1. Erregionala: Soraluze 1-1 Urki JMR
- Jubenilen Euskal Liga: Hondarribia 5-5 Urki Eibarbus
- Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 2-2 San Marcial
- Jubenilen 1. Maila: Urki Hapiick 2-1 Bergara
- Kadeteen gorengoa: Amaikak Bat 3-1 Urki Heganrent
- Kadete 1. Maila: Urki Boj 0-0 Aretxabaleta
- Infantila: urki Beltran 1-5 Eibar
- Infantil txiki: Urki Larragest 1-5 Ordizia
- Emakumezko alebina: Aizkorri 3-2 Urki JAZ