CD Urki taldeak porrotarekin hasi du Ohorezko Erregionaleko liga

Mailaz jaitsi berri den Zarautz KE izan zuen arerio eta 4-1 galdu zuen
CD Urki taldeak porrotarekin hasi du Ohorezko Erregionaleko liga
2026/09/15 11:30
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean, irailak 12, hasi zuen denboraldia Ohorezko Erregional mailako CD Urki-k. Iaz 3. RFEF mailan aritu zen Zarautz KE izan zuen arerio, Asti zelaian, eta esku hutsik itzuli zen Eibarrera, 4-1 galdu ondoren.

David Elias Singletonek ireki zuen markagailua 18. minutuan, baina Aner Zubizarretak banakoa jarri zuen, 42. minutuan penaltia sartu ondoren. Urkiko ondo eutsi zion berdinketari, baina 62. minutuan Julen Manterolak Zarautz berriz aurretik jarri zuen eta Iñigo Fernandez de Casaventek bi gol sartu zituen lau minututan, 4-1 erabakigarria ezarriz.

Hurrengo jardunaldian, Urkik Hondarribia FE hartuko du Unbeko beheko zelaian, larunbatean, irailak 19, 18:00etan.