CD Urkiko nesken taldeak JAZ enpresaren babesa izango du
Argazkian dauden Xepe Gallastegi CD Urkiko ordezkariak eta JAZ enpresako Eduardo Zubiaurre eta Ander Guineak aurkeztu zuten aurrekoan 2024-25 denboraldian jokatuko duen CD Urkiko nesken talde berriak izango duen babeslea. Taldeak dagoeneko hasi du denboraldia, eta asteburu honetan Zumaian jokatutako partiduan 8-2 galdu zuen Zumaiakorekin.
Bestalde, asteburu honetan klubeko taldeek lortutako emautzak honakoak izan dira: Ohorezko Erregionalean, Urki 1 Amaikak Bat 3 (goleatzailea, Aner); 1. Erregionalean, Urki 5 Romo 1 (Ugok bi gol, Hamzak beste bi, Jaco). Jubeniletan, Ohorezkoan, Bergara 3 Urki 2 (Carlos eta Iago); eta 1. Mailan, Urki 2 Mondragon 2 (Araujo eta bere atean). Kadeteetan, Ohorezkoan, Urki 1 Elgoibar 4 (Lazpita); eta bigarren taldearen kasuan, Idiazabal 5 Urki 0. Eta infanti txiki mailan, Aretxabaleta 2 Urki 1 (David).