Céline Sciamma zuzendariaren “Retrato de una mujer en llamas” filma proiektatuko dute gaurko zine-forum saioan

Zine-foruma 18:00etan hasiko da eta Armeria Eskolan egingo dute.
Céline Sciamma zuzendariaren “Retrato de una mujer en llamas” filma proiektatuko dute gaurko zine-forum saioan
2024/04/12 12:14
eta kitto!

Pagatxa emakume elkarteak, Berdintasun Zerbitzua-Andretxearen laguntzarekin, zine-forum saio berria antolatu du gaurko. Oraingoan, Céline Sciamma zuzendariaren Retrato de una mujer en llamas filma proiektatuko dute. Bestalde, antolatzaileek argi ibiltzeko eskatu dute, gaurko saioaren ordutegi eta tokiari dagokionez aldaketak daudelako: Armeria Eskolako areto nagusian izango da, 18:00etan hasita. Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuko du, eta sarrera librea izango da.

Sinopsia: Frantzia, 1770. Marianne margolariak kondesa baten enkargua jaso du: Héloïse alabaren ezkontza-erretratua egitea. Izan ere, neska gazteak komentua utzi berri du eta zalantza handiak ditu laster izango den bere ezkontzaren inguruan. Mariannek neska erretratatu beharko du, hark jakiteke, eta, horretarako, hura ikertzera dedikatuko da egunero.

Noiz: Apirilak 12, ostirala, 18:00

Non: Armeria Eskolan