“Cerrar los ojos”, “Jeannne du Barry”, “La ternura” eta “El osito Boom” Coliseo antzokian ikusgai
2023/10/11
11:39
eta kitto!
Asteburu honetan lau pelikula horiek izango dira ikusgai zapatutik astelehenera arteko Coliseoko zine-programazioan. Euren artean dagoen Victor Ericeren “Cerrar los ojos” filmaren iraupenak (ia 3 ordura heltzen da) hainbat aldaketa egitera behartzen du pelikularen hasiera ordutegian. Aipatutako film hori 1 Aretoan proiektatuko dute, eta zapatuan bi saio izango ditu bakarrik, domekakoa ordu erdi lehenago hastearekin batera. Maiween Le Bescoren “Jeanne du Barry” 2 Aretoan eskainiko dute, ohiko ordutegiari jarraituz, eta Vicente Villanuevaren “La ternura” Antzokian emango da, hori ere ohiko ordutegian. Azkenik, umeentzako moduko Denis Chernov-en “El osito Boom” ere Antzokian ikusi ahal izango da, bai zapatuan bai domekan 17:00etan hasita.