Cesar Perez nagusitu zen Valenciaga Memorialean

Espainiako Kopako liderra da Finisher - Kern Pharmako txirrindularia
Cesar Perez nagusitu zen Valenciaga Memorialean
2025/05/13 11:20
eta kitto!

Minutu bateko aldeaz T. Etxebarriako helmugan aurkeztu zen hirukotearen artean jokatu zen Valenciaga Memorialaren 54. edizioa. Eta hor aurretik ere Espainiako Kopako liderra zen Finisher - Kern Pharmako Cesar Perez izan zen azkarrena, azken metrora arte garaipena berarekin borrokatu zuen Cortizoko Martin Solhaug-en aurretik; Essax-Suico Foundation taldeko Jesse Maris hirugarrenak metro batzuk lehenago eman zuen amore. Minutu batera sartu zen 17 laguneko taldetxoa, eta hortik aurrerakoek bi minutu baino gehiago galduko zuten.

Lasterketa txirrindulariei gogorra egin zitzaiela ikusteko probarik onena da abiatu ziren 175etik bakarrik 81ek lortu zutela helmugaratzea.  Irabazleak lau ordu baino zerbaitz gutxiago behar izan zituen 165 kilometroak osatzeko: 3:53:15 izan zen bere denbora, orduko 42,418 kilometroko abiadurakoa. Mendiko saria Caja Ruraleko Adria Regadarentzat izan zen, tarteko helmugetako sailkapena Cesar Perez irabazlearentzat berarentzat izan zen, sprint berezietakoa Eiseko Iñaki Trujillok bereganatu zuen eta, azkenik, taldeka Cortizo nagusitu zen.