Chernobil Elkartearen zozketaren zenbaki saritua 04485 da

Zozketak Ukrainako haurrak gerratik urruntzeko balio du
Chernobil Elkartearen zozketaren zenbaki saritua 04485 da
2025/09/02 11:59
eta kitto!

“Arnasa behar dute”, diote Chernobil Elkartekoek Ukrainako umeei buruz. Gerran daramatzate hainbat urte eta eurei laguntzeko zozketa egin dute elkartetik. Horrela, rifak saldu dituzte euro batean eta orain eman dute jakitera zenbaki saritua: 04485.

Sarituek hiru hilabeteko epea edukiko dute sariaz gozatzeko, eta ez da nolanahikoa izango. Bi lagunentzako bisita eskaini dute Herederos del Marques de Riscal (Eltziego, Araba) upategira joateko eta bertako jatetxean menuaz gozatzeko. Gainera, Chernobil Elkartearen produktuen saskia ere eramango dute.