Chévere konpainiak “Eroski Paraiso” antzezlana taularatuko du gaur Coliseoan
2017/10/20
11:13
eta kitto!
Galegoz eta gazteleraz eskainitako “Eroski Paraiso” lanak ordu eta erdi irauten du eta bertan 1972 eta 1990 bitartean funtzionatu zuen O Paraiso joko-aretoa gero Eroskiko supermerkatu bilakatu zen istorioa kontatzen da. Lanak 2014ko Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen eta, Chévereren beste pieza batzuetan bezala, ikerketa prozesu baten emaitza da. Funtzioa 20:30ean hasiko da. Sarrerak 12 euro balio du (8'50 euro, Coliseoaren Laguna txartelarekin).