Climathon, planeta salbatzeko erronka
2021/10/13
07:31
eta kitto!
Ez gara superheroiak, baina planeta salbatzeko borroka gure ingurunetik hasten da, ondoren inpaktu globala izateko. Asmo horrekin jarri zen martxan Climathon egitasmoa eta, Europa mailan hasi bazen ere, gaur egun mundu guztiko 60 herrialdetan du eragina. Eibar erreferentea da gai horretan eta datorren astean egitasmoaren. 4. edizioa hasiko da herrian.
Climathon Eibar egitasmoaren 4. edizioa datorren asteburuan hasiko da, hilaren 15ean, eta 23an amaituko da. Maratoiak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko erronkei irtenbidea bilatzea du helburu eta, horretarako, eskualdeko eragile publiko eta pribatuek erronka zehatzak jarriko dituzte pertsona talde batek horren konponbidea bilatzen saiatzeko. “Gure helburua ez da bakarrik gauzak aldatu nahi dituen jendea deitzea, baizik eta euren ingurunean aldaketak sortu nahi dituzten enpresak gerturatzea ere”, diosku Alfredo Bezos Climathon Eibar egitasmoaren antolatzaileak. “Enpresak euren egunerokoan buru-belarri dabiltza orokorrean, baina poliki-poliki gauzak aldatzen doaz eta gero eta ardura gehiago dute ingurunearekiko”, gehitzen du.
Eibar Clima LAB kolektiboak eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalak bultzatutako ekimena da Climathon Eibar, eta aurten Mondragon Team Acadamyrekin ibili dira elkarlanean. Ekintzak EHUren Eibarko egoitzan egingo dira eta erronkak proposatu dituzten eragileek Eibarrekin lotura zuzena dute kasu askotan.
Adibide batzuk jartzearren, Azitaingo poligonoan egoitza duen ScrapAd enpresak ‘Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) edo burdinazkoak ez diren beste material batzuk birziklatzeko potentzialaren azterketa’ izeneko erronka planteatu du, CodeSyntaxek ‘Enpresetan, bezeroetan eta erabiltzaileetan IKTei lotutako gailu elektronikoen kontsumo-maila murriztea’ izenekoa, Teknikerrek Debabarreneko mugikortasun intermodalaren inguruko lana proposatu du, eta Goienerrek industria/energia/egoitza energia-komunitate mistoaren inguruko erronka bota du, besteak beste. “Konponbideak eta aukerak sortzeko abagunea da Climathon”, Bezosen ustez.
Alde guztiak irabazle
Unibertsitateak eta erakunde publikoek eta pribatuek bat egiten dute klima-aldaketari aurre egiteko helburuan, eta Climathon Eibar egitasmoan biltzen dira elkarlanean aritzeko. “Ikasleei edo ikasketak amaitu berri dutenei dagokienez, demaseko talentua dugu inguruan, eta Climathonen bitartez ideia berriak sortzeko aukera ematen zaie”, azaldu digu Bezosek.
Baina, nortzuk har dezakete parte? Unibertsitateko eta lanbide-heziketako azken ikasturteko ikasleek; ikasketak amaitu berri dituztenak eta klima-aldaketa, energia-eraginkortasuna edo energia berriztagarriak arintzeko eta horietara egokitzeko irtenbideak bilatu nahi dituztenek; edo, oro har, gizarte gisa agertzen zaizkigun erronka handiei irtenbide berritzaileak bilatzeko eta eremu horietan ekintzailetza-alternatibak aurkitzeko gogoa duten gazteek. Izen-ematea hilaren 14ra arte egongo da zabalik climatoneibar.org web orrian.
Parte-hartzaileek lau laguneko taldeetan egingo dute lan eta erronkak proposatu dituzten enpresa edo erakundeekin hartu emana izango dute prozesuan zehar. Gainera, Eibarko EHUko eta Mondragon Team Academyko irakasleen laguntza jaso ahal izango dute. “Bigarren asteburuan proiektuen bideragarritasuna edo negozio-eredua landu beharko dute eta, normalean parte-hartzaileak ingeniaritza edo zientzia mundutik datozenez, arlo horiek lantzeko babesa emango diete Mondragon Team Academykoek”, diosku Bezosek.
Bi asteburutan egindako lanarekin ezin da espero proiektu itxi eta zehatz bat lantzea, ideia orokor bat baizik, eta Climathon amaitu ondoren taldeek eta enpresek proiektuak garatzen jarraitzea da antolatzaileen asmoa. “Ez dugu erronken arlo teknikoetan sakontzen. Ideiak sortzea da helburua, ez hainbeste proiektuak zehazki diseinatzea”, argitu digu 15ean klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren inguruan hitzaldia eskainiko duen Aitor Urresti EHUko Energia Berriztagarrien graduko irakasleak.
Aurreko edizioetan gertatutakoari begiratuta, Climathonetik sortutako zenbait ideiek jarraipena izan dutela ikusi dute, baina aurten gehiago sakondu nahi dute egitasmoa amaitu ondoren ikasle, unibertsitate, enpresa eta erakundeen arteko lankidetza egon dadin. “Ez dugu nahi Climathon hilaren 23an amaitzea, jarraipena izan dezala nahi dugu”, diosku Urrestik. Ez da erraza, parte-hartzaileek garatzen duten ideien, enpresen beharren eta baliabideen, eta beste hainbat faktoreren baitan dagoelako, baina elkarlanak beste bide batzuk har ditzake. Gainera, alde biek irabazten dute. Batetik, enpresek euren behar bati erantzuna bilatu ahal izango diote eta talentua batu dezakete. Eta, bestetik, ikasleek ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dute, gauza gehiago ikasiko dituzte, enpresekin hartu emana izango dute eta euren balioa erakutsi ahal izango diete.
Eibar erreferente klima-aldaketaren aurka
EHUn Energia Berriztagarrien gradua hemen egiteak asko baldintzatu du egitasmo hau herrian egin izana eta horrek Eibar erreferente bihurtzen du klima-aldaketaren aurkako borrokan. “Eibarren hainbat faktore garrantzitsu elkartzen dira: EHUren Energia Berriztagarrien gradua bertan ematen da, enpresa-sare garrantzitsua dago inguruan eta gizarte kontzientziazio-maila altua dago, besteak beste”, Bezosen ustez. Eta bueltan, Climathon egitasmoak ere zenbait gauza eskaintzen dizkio Eibarri. “Climathonek mapan kokatu du Eibar klima-aldaketaren aurkako lanean, Europa eta mundu mailan”, antolatzailearen berbetan.