COEGIren hitzetan, pandemiaren kontrola txertoaren baitan dago eta herritarrak txertoa hartzera animatu ditu erizaintza-elkarteak
2021/01/05
09:16
eta kitto!
Donostia, 2020ko abenduaren 28a
Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko (COEGI) Txertaketa Batzordeak Gipuzkoako herritarrei jakinarazi nahi die segurtasunez hartu behar dela COVID-19aren aurkako txertoa, eta gogorarazi nahi du atzo txertaketa hasi izanak “pandemiaren aro berri batean” sartu gaituela, eta balitekeela horixe izatea “gaixotasunaren kontrolera hurbilduko gaituena”.
Rosa Sancho COEGIko Txertaketa Batzordeko arduradunak adierazi du ezagutzen dituztela txerto horrekin egin diren azterketen emaitzak, eta txertaketa egutegiko beste txerto batzuekin egin direnen antzekoak direla. Honako hau gaineratu du arduradunak: “Txerto honek gaixotasunetik babesten gaitu, baina ez dago infekzioa transmititzea saihesten duen ebidentziarik"; beraz, ‒nahiz eta txertoa jarri‒ “oraingo prebentzio neurriei eutsi beharko diegu: maskara, distantzia soziala eta eskuak garbitzea… bai, behintzat, gaixotasuna kontrolpean eduki artean”.
COEGIko Txertaketa Batzordetik azpimarratu dute herritar gehienek txertoa jar dezaten lortzen ez badute, denbora gehiago beharko dutela pandemia kontrolatzeko. Horregatik eskatzen dute txertoarekiko herritarren konfiantza, horren baitan egongo omen delako pandemiaren aurretik genuen bizitzara itzultzeko aukera izatea.
Txertaketa taldeak, Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), honako hauek osatuko dituzte txertaketa honetarako berariazko txertaketa taldeak: txerto hori jartzeko entrenatutako bi erizainek eta laguntza lanetarako erizaintzako laguntzaile batek.
COEGItik argitu dutenez, erizainek esperientzia handia izan arren txertaketan, txerto honen ezaugarriak direla-eta, prestakuntza gehigarria behar izan dute; izan ere, txerto honek dosi anitz ditu, eta serum fisiologikoaren bolumen espezifiko bat erabiliz diluitu behar da.
Rosa Sanchok, amaitzeko, bere lankideei hitz egin die, eta azpimarratu du erizainek osasunerako hezitzaileak izan behar dutela txertaketaren esparruan, eta, horrenbestez, “adibide eta eredu” izan behar dutela. Horrekin lotuta, honako hau adierazi du: " Erizainaren berariazko argibideek neurri handian izango du eragina pazienteek hartzen duten erabakian, eta, horrenbestez, konbentzimenduz gomendatu behar dugu txertatzea. Erabat iritsi gaitezke herritarrengana, eta hori baliatu behar dugu txertoaren aldeko jarrera bat lortzeko”.
@COEGIenfermeria