Coliseo Antzokiko ikuskizunetako sarreren zenbatekoa itzuliko da 4/2021 Dekretuko mugikortasun-murrizketen ondorioz
2021/01/26
09:45
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 22ko 4/2021 Dekretua indarrean jarri ondoren, Eibarko Udaleko Kultura Sailak honako hau jakinarazi nahi du: “Aipatzen dugun Dekretuak ezarritako mugikortasun murrizketek eragindako pertsona guztiei urtarrilaren 25etik aurrera eskainiko diren ikuskizunetarako sarrerak erosiak dituztenei sarreren zenbatekoa itzuliko zaie”.
On-line erositako sarrereren itzulketa ez da automatikoa izango. Interesdunek posta elektronikoko mezu bat bidali beharko dute coliseoeibar@gmail.com helbidera, "Sarrerak itzultzea" gaia adieraziz. Ordaindu den txartelaren izen abizenak eta sarreren ilara eta eserleku zenbakiak adierazi beharko dira. Mezua kontzertuak hasi baino lehenago jaso beharko da.