Coliseo eta Museorako sarrerak eta 100 euroko erosketa-bonoa jokoan ASTINDU EIBAR lehiaketan

Coliseo eta Museorako sarrerak eta 100 euroko erosketa-bonoa jokoan ASTINDU EIBAR lehiaketan
2023/11/03 12:35
eta kitto!
"ASTINDU EIBAR" lehiaketa abiatu du AKEBAIk, Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartearen laguntzarekin (ECCA).  Formulario bidez galdera batzuk erantzun beharko dira eta parte-hartzaileen artean bi sari mota banatuko dira: ASTEKO SARIA: Coliseorako edo Museorako 2 sarrera. Eta HILABETEKO SARIA: 100 euroko erosketa-bonoa Eibarko dendetan erabiltzeko (Azaroak 3, 10, 17 eta 24ko lehiaketetan parte hartu, eta gehien asmatu dutenentzat; berdinketa balego zozktya bidez egingo da).

Parte hartzeko esteka sakatu eta zuzenenan formularioan sartuko zarete.

"Astindu Eibar" AKEBAIk martxan jarritako hikutza eskubideen ataria da.  Eibarko herritarrek, eragileek eta Eibarko zerbitzuetako erabiltzaileek hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzaketen zalantzak, kezkak, galderak… jasotzeko eta argitzeko kanal bat da; bertokoa, gertukoa, herrikoa.