Coliseok hartuko du barixakuan San Andres Bertso Jaialdia

Coliseok hartuko du barixakuan San Andres Bertso Jaialdia
2023/11/22 09:17
eta kitto!
Barixaku honetan antolatuko du ...eta kitto! Euskara Elkarteak  aurtengo San Andres Bertso Jaialdia Coliseon. 20:00etan bertso-paper lehiaketako sari-banaketa egingo da. Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: helduen mailan lehen saria Oñatin bizi den Urko Egañak eraman du eta bigarrena Arrate Gisasola eibartarrak. Gaztxoen mailan, berriz, Juan Antonio Mogel ikastolako bi ikaslek irabazi dituzten lehenengo bi sariak: Julen Blascok lehena eta Peru Sasietak bigarrena. Sariak banatu eta gero ekingo zaio jaialdiari eta Jon Mikel Mujikaren esanetara jardungo dute jaialdira etorriko diren sei bertsolariek . Oihana Bartra, Unai Iturriaga, Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia eta Unai Agirre arituko dira nor baino nor.  Sarrerak arratsaldeko 19:00etatik aurrera jarriko dira salgai egunean bertan Coliseoko leihatilan (8€).

IMG_4162