Coliseoko ikuskizunetara sartu ahal izateko COVID ziurtagiria aurkeztu beharko da
2021/12/17
12:33
eta kitto!
Coliseo antzokian egingo diren ikuskizunetara sartzeko COVID ziurtagiria eskatuko dute. Aste honetan onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak COVID ziurtagiriaren erabilera ostalaritza eremuetara, zentro soziosanitarioetara eta zahar etxeetara zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera, betiere azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa 300etik gorakoa bada. Aire libreko ekitaldietan eta kirol-instalazio irekietan, ostera, ez dute neurria ezarriko.
Osasuneko Sailburuaren azaroaren 17ko Aginduaren eta Lehendakariaren abenduaren 14ko Dekretuaren arabera, Covid Ziurtagiri Digitala honako kasu hauetan exiji daiteke:
Osasuneko Sailburuaren azaroaren 17ko Aginduaren eta Lehendakariaren abenduaren 14ko Dekretuaren arabera, Covid Ziurtagiri Digitala honako kasu hauetan exiji daiteke:
- Publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste, diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna, karaoke eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren arabera III. eta IV. taldeetan sartzen diren guztietan.
- III. taldean sartzen diren pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.
- 50 mahaikidetik gorako jantokiko plazen edukiera baimendua duten jatetxeetan.
- Kontzertu-areto eta erabilera anitzeko aretoetan edo gaitutako espazio itxietan, kontzertuak, musika-jaialdiak eta beste kultura- eta arte-ekitaldi batzuk egiten direnean.
- Ostalaritza-establezimendu eta jatetxeetan, oturuntza-aretoak barne, dantza egiteko aukera ematen duten jarduerak egiten direnean, bertaratuen kopurua zeinahi dela ere.
- Kiroldegi, gimnasio eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiteko bestelako barne-espazioetan, izan kirolarientzat, laguntzaileentzat nahiz publikoarentzat.
- Kirol-instalazio itxietan, hala nola estadio, frontoi eta antzekoetan, sarrera kontrolatzeko sistema batekin (tiketak, abonamenduak, gonbidapenak eta antzekoak) eta 100 pertsona baino gehiago bertaratuta lehiaketak egiten direnean.
- Eta ospitale eta zentro soziosanitarioetan, bai eta espetxeetan ere: ospitaleratutako pazienteak edo egoiliarrak bisitatzen dituzten pertsonak.