Correscales protesta-lasterketa goizaldeko 02:30ean pasatuko da Eibartik

Correscales protesta-lasterketa goizaldeko 02:30ean pasatuko da Eibartik
2016/02/19 00:13
eta kitto!
Correscales, lan egonkortasun ezaren kontrako lasterketa hasi dute gaur arratsaldean Bilbon. Batzuek "prekarietatearen kontrako Korrika" deitu duten korrikaldia astelehenean amaituko da, Bartzelonan, baina bien bitartean 800 kilometroko ibilbidea beteko du. Lasterketak 80 udalerri zeharkatuko ditu eta beste horrenbeste errelebo ematea espero dute. Eibarrera gaur goizaldean, 02:30ak aldera ailegatzea dago aurreikusita.
Protesta-lasterketa Movistar konpainiak azpikontratatutako langile talde baten eskutik sortutako Marea Urdina izeneko elkarteak antolatu du, eta Euskal Herriko eta Kataluniako 300 bat eragileren (tartean EH Bildu eta Podemos alderdiena eta ELA, LAB eta ESK sindikatuena) babesa jaso du.
Lasterketaren bitartez "prekarietatea salatu eta langileen duintasuna" aldarrikatuko dutela diote arduradunek. Ekimenaren helburu nagusia "langileen artean elkarri laguntzeko tresna komunak, sare moduko bat sortzea" dela diote eta, horretarako, 150.000 euroko funtsa osatu nahi dute, crowdfounding bitartez, "lan-eskubideen alde borrokan ari diren langileei laguntzeko".

image
image