COVID-19.EUS aplikazioa sortu du Osakidetzak
2020/03/28
18:30
eta kitto!
Koronabirusaren inguruko informazioa batzen duen COVID-19.EUS aplikazioa sortu du Osakidetzak. “Herritarren bokazioa duen aplikazioa da”, Osakidetzaren berbetan, “koronabirusa gelditzen laguntzeko”. Aplikazioak hiru helburu ditu: prebentzioa, etxeetan egon daitezkeen kasuen jarraipen handiagoa eta kasu-kontzentrazioen analisia. Momentuz Android sistema duten mugikorretan erabili daiteke, baina laster egongo da eskuragai Apple markakoentzat.
?LASTER eskuragarri egongo da “https://t.co/ntVGihDKMb”, herritarren sareko bokazioa duen aplikazioa, #koronabirusa geldiarazten laguntzeko.
? 3 helbururekin:
✅ Prebentzioa
✅ Etxeetan egon daitezkeen kasuen jarraipen handiagoa
✅ Kasu-kontzentrazioen analisia pic.twitter.com/Y3fa0WvyIn
— Osakidetza (@osakidetzaEJGV) March 28, 2020