Cristina Rodriguez eibartarrak irabazi du aurtengo Sanjuanak iragartzeko kartel lehiaketa
2022/05/17
11:21
eta kitto!
“Sanjuanak Eibarren” kartel lehiaketaren epai-mahaiak aurtengo irabazleak zeintzuk diren eman du ezagutzera. Cristina Rodriguez eibartarraren “Goazen kalera!” kartela izan da irabazlea helduen kategorian.
11 eta 14 urte bitartekoen artean 12 urteko Andoni Olcoz Gerardi eibartarra izan da irabazlea “Eibar Unbetik ikusita” lanarekin; eta 10 urte artekoen mailan, 10 urteko Jon Prieto Ulaciak, eibartarra hau ere, lortu du saria "San Juan gaua” kartelarekin
Helduen mailan 34 kartel aurkeztu dira; 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 21; eta 10 urte arteko kategorian 24 lan.
Epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Garazi Iriondok osatu dute.