'Estali nazazu lorez': dolua eta memoria pinturaren bidez aztertzen dituen erakusketa

'Estali nazazu lorez': dolua eta memoria pinturaren bidez aztertzen dituen erakusketa
2026/01/12 16:17
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Datorren ostiraletik aurrera (urtarrilak 16) izango da ikusgai Jon Amorrorturen 'Estali nazazu lorez' (‘Cúbreme de flores’) erakusketa Portalea aretoan. Bi urtez landu den proiektu piktoriko honek dolua, galera eta giza hauskortasuna aztertzen ditu, sormen-prozesuaren bitartez.

Erakusketak ibilbide bisuala eskaintzen du kuaderno, azterlan eta formatu handiko lanen bidez, eta pintura eraldaketarako espazio bihurtzen da. Bodegoiak eta loreak memoria eta giza egoeraz hitz egiteko tresnak dira, eta obra geruzatan eraikitzen da, sormen-prozesua ikerketa piktorikoaren ardatz gisa hartuta.