Cuevasek Donostiako Maratoia bereganatu zuen
2.614 atletek amaitu zuten atzo goizean jokatutako Donostiako Maratoia eta Asier Cuevas eibartarra nagusitu zen helmugan, Ibon Esparza bigarren sailkatuari bost minutu eta erditik gora kenduta. Yolanda Gutiérrez izan zen emakumezko onena, Amaia Ostolazaren aurretik. Cuevasekin batera, beste hamasei eibartar izan ziren proban: euren artean, Ana Ramírez izan zen emakume bakarra. Jarraian duzue eibartarren postuak eta egindako denborak:
1 Asier Cuevas 2:23:23
63 Eduardo De Miguel 2:44:40
293 Igor Gallastegi 2:57:23
393 Igor Fernández 3:00:20
717 Igor Azurmendi 3:12:59
910 Fermin Murillo 3:18:36
988 Eduardo Uribe 3:21:14
1019 Igor Gómez 3:22:00
1067 Juan Luis Azkune 3:23:38
1079 Adolfo Málaga 3:24:09
1543 Iñaki Serrano 3:34:57
1587 Alexander Telleria 3:36:04
1793 Jose Ignacio Telleria 3:43:01
1848 Ana Ramírez 3:44:36
2271 Fco. Manuel López 4:04:19
2356 Luis Manuel De Blas 4:11:09
2552 Fernando Serrano 4:35:52