Dagoeneko eska daitezke herriko establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira dirulaguntzak
Dagoeneko eska daitezke herriko establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
2024/08/29 11:30
eta kitto!

Lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea zabalik egongo da azaroaren 15ra arte. Diruz lagunduko den gastua 2023ko azaroaren 14tik 2024ko azaroaren 15era bitartean egindakoa izan behar da.

Dirulaguntza honen bitartez Eibarko hizkuntza paisaian euskararen presentzia handitu nahi da.

Dirulaguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira.

Dirulaguntzak 3 kontzeptu ezberdinetarako eska daitezke:

  • Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko.
  • Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko.
  • Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

Dirulaguntza eskaerak honela egin daitezke:

  • Elektronikoki udal webgunetik: www.eibar.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) edukitzea beharrezkoa da.

Informazio osoa HEMEN