Dagoeneko zabaldu dute mendian federatzeko aukera
Egunero 17:30etik 21:00era izango dituzte interesatuek txartela egiteko aukera
2024/12/17
18:01
eta kitto!
Klub Deportiboko mendi batzordekoek aurreko astean hasi ziren mendiko federatu txartelak tramitatzen, eta egunero 17:30etik 21:00era izango dituzte interesatuek txartela egiteko aukera. Hori bai, ezinbestekoa da Deporreko bazkide izatea eta eskertzen dute “klubaren orritik formularioa inprimitu eta beteta ekartzea”. Inprimakia eta bankuko ordainagiria bulegoan behin entregatuz gero, “handik 15 egunera gutxi gorabehera jaso ahal izango dute”. Aurtengo berritasunik nagusiena handiena Bestalde, gurasoak federatzen badira, haurrek oinarrizko estalduran %50eko deskontua izango dute.