‘Dantza’ filmak V. EZAE Saria jaso du, euskal zinema-industriari egindako ekarpenagatik
2019/09/24
13:36
eta kitto!
EZAE Euskadiko zine aretoen elkarteak V. EZAE Saria eman dio "Dantza" pelikulari, horrela euskal zinema-industriari egindako ekarpena eta pelikularen arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aitortuta. Aurreko urteetan, "Loreak", "Amama" eta "Handia" filmek eta Juanba Berasategi zinemagilearen senideek jaso dute saria eta aurten euskal zinema-aretoen kudeatzaileek Telmo Esnalek zuzendutako filma saritu nahi izan dute. Mundu osoko hamar bat zinema jaialdietan proiektatu da "Dantza" eta Donostiako Zinemaldian Glocal in Progress Industriaren Saria eta Glocal in Progress Saria irabazi ditu, 2017. eta 2018. urteetan, hurrenez hurren. Saria emateko ekitaldia gaur eguerdian izan da, Donostian, eta "Dantza" filmeko lantaldearekin batera EZAEko ordezkariek, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak hartu dute parte.