Dantza-sorta ikusgarria eskaini zuten Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariek barixakuan
2023/06/13
11:53
eta kitto!
Barixakuan eskaini zuten ikasturte amaierako erakustaldia Kezka dantza eskolako haurrek eta dantzariek, Errebal Plazan. Aurtengo Dantzari Egunerako Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantza-sorta prestatu dute Kezka dantza eskolako eta taldeko dantzariek eta saioan Inauteri eta Besta Berri festetan egiten diren dantzetako batzuk eskaini zituzten. Dantzariekin batera, musikari talde ederra aritu zen: Adolfo Jainaga (eskusoinua), Andoni Riaño (tronpeta, gaita), Ekhi Zugasti (saxofoia, gaita), Iraide Ansorena (perkusioak), Iñaki Barua (atabala), Maialen Araolaza (perkusioak), Pablo Zubiaurre (tuba), Hiart Zugasti (flauta), Josu Agirre (kitarra), Amaia Baglietto (txirula), Roberto Altzerreka (txirula).
Dantzari Eguneko argazki bilduma ikus dezakezue jarraian (ARGAZKIAK: KULTURA-EIBARKO UDALA):
Dantzari Eguneko argazki bilduma ikus dezakezue jarraian (ARGAZKIAK: KULTURA-EIBARKO UDALA):
[foogallery id="131041"]