Dantzaren Eguna ospatzeko herriko taldeek egin zituzten erakustaldiek jendetza bildu zuten
2025/05/06
11:08
eta kitto!
Herriko dantza taldeek eta akademiek era guztietako dantzak erakutsi zituzten kalean eguaztenean, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ballet Eibarres, Beheko Tokia, Eibarko Dantza Eskola, KAXA, Kezka, Koa, Pagatxa, La Salsa de Cuba eta Untzagako Jubiletxea aritu ziren dantzan, arratsaldeko lehen orduan Ipuruan, Legarren, Errebalen eta Urkizun, eta ondoren Untzagan elkartu ziren, dantza-jaialdi ikusgarria eskeintzeko. Amaitzeko, Gauargi taldeak girotutako erromeria egin zen.