Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jardunaldi ikusgarri eta arrakastatsua

Era guztietako dantzak ikusteko aukera paregabea izan genuen barixakuan, apirilaren 24an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko herriko dantza eskola eta taldeen eskutik egin zen jardunaldian.
2026/04/27 12:00
Silbia Hernandez Arrazola

Ballet Eibarres, Beheko Tokia, Eibar Dantza Eskola, Estidantza, Kaxa, Kezka dantza taldea, Koa, Kubantzari, Pagatxa eta Untzaga jubilatuen etxeko dantza taldea aritu ziren arratsaldetik erakustaldiak eskaintzen. Auzoetan, Ipuruan, Urkizun, Legarren eta Errebalen hasi ziren eta, ondoren, dantza talde guztiak Untzagan aritu ziren. Adin guztietako dantzariek hartu zituzten herriko kaleak, saltsa, dantza garaikidea, balleta, euskal dantzak, sevillanak eta beste hainbat jendaurrean erakusteko.

Argazkiak: EIBARKO UDALA.