Dantzari Eguna Errebal Plazan egitea erabaki dute, euri arriskua iragarri dute-eta

Dantzari Eguna Errebal Plazan egitea erabaki dute, euri arriskua iragarri dute-eta
2023/06/09 16:16
eta kitto!
Eguraldi iragarpenen arabera, gaur arratsalderako euri arriskua dago eta, hori ikusita, Untzagan egitekoa zen Dantzari Eguna Errebal Plazan egitea erabaki dute Kezka dantza taldekoek. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da Kezka dantza taldearen ikasturte amaierako emanaldia eta bertan Kezka dantza eskolan aritzen diren umeak eta Kezka dantza taldeko dantzariak eta musikariak arituko dira, aurten prestatu dituzten dantzak eskaintzen.