Dantzaz konpainiaren dantza garaikideko ikuskizuna, zapatuan Coliseo antzokian

´Distirak´ ikusizunaren bitartez, Dantzaz taldeak dantza-bidaia zirraragarri bat egitera gonbidatzen gaitu
Dantzaz konpainiaren dantza garaikideko ikuskizuna, zapatuan Coliseo antzokian
2024/04/16 11:52
eta kitto!

Dantzaz Konpainiaren eskutik, Distirak dantza garaikide ikuskizuna ikusi ahalko da zapatuan, apirilak 20, 20:00etan, Coliseo antzokian. Dantza zuzendarien berbetan, “hiru koreografiek, bakoitzak bere ikuspegi eta pasioarekin, dantzatik haratago doan ikuskizun baten bidez gidatuko gaituzte; gorputzaren mugimenduaren bidez ehuntzen diren istorioen aberastasuna ezagutzera gonbidatzen gaituen esperientzia sentsorial bat da”.

Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta aldez aurretik erosi daiteke, Coliseoko leihatilan (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) edo, bestela, Kutxabanken bidez.

 

Giovanni Insaudo / STAFF

Alexandros Stavropoulos / PINK

Sarada Sarita / VERDANTZ

 

Zuzendaritza Nagusia: Fernando Sáenz de Ugarte.
Zuzendaria artistikoa: Adriana Pous.
Koreografia: Giovanni Insaudo, Alexandros Stavropoulos, Sarada Sarita.
Dantzariak: Estebe Abrisketa, Nerea Bakero, Mariona Carrasco, Margot Castro, Efren Colomer Pérez, Filippo Cosso, Inês Costa,Clara Esteban, Alissa Kouzmenkov, Lele Mazzella, Maitane Picabea, Iñigo Rementeria, Ricardo Vásquez Allen