Dario Fo-ren “Aquí no paga nadie” eskainiko dute domekan Unibertsitatean
Eibarko Antzerki Jardunaldiak bere azken astera sartzera doa eta, bide horretan, domekerokoari jarraituz, oraingoan ere Coliseotik Uni Hezkuntza Esparrura eramango du ekitaldia, hori bai, ordutegi berarekin, 19:00etan hasiko den lanarekin. Bizkaiko Taller de Teatro Banartek “Aquí no paga nadie” obra eskainiko du.
60 minutu iraungo duen Dario Fo-ren komedia Mikel Areitioaurtenak zuzenduko du eta Ricardo Izagirre, Edorta Uriondo, Maite Egidazu, Mikel Jimenez, Maier Cobos, Cristina Luengo, Antonio Gomez, Miriam Serrano, Jose Luis “Txelu” Fernandez eta Maite muñoz antzezleek hartuko dute parte.
Dario Fo-ren egokitzapenean, modu kritiko eta komiko batean, 70.eko hamarkadako krisi sozial eta ekonomikoa islatzen da. Azken batean, barre egiteko eta ondo pasatzeko komedia da, hausnarketara gonbidatzen gaituena, kritika politiko eta sozial gordinarekin.