Datorren agintaldirako alkatea aukeratzeko plenoa streaming bidez jarraitu ahal izango da
2023/06/16
15:37
eta kitto!
Bihar aukeratuko dute datozen lau urteotarako Eibarko alkatea izango dena eta, horrekin batera, Udalbatza berria osatuko duten ordezkariak, .goizeko 09:00etan udaletxean egingo den Udal Batzarrean Ez ohiko bilkuran horretan maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan hautatutako 21 zinegotziek kargua hartu eta bozketa bidez alkatea aukeratuko dute. Biharko bilkura, egiten diren beste guztiak bezala, publikoa izango da eta, horrez gain, streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, Udalaren YouTube kanalaren bitartez.
Aurreko hilean egindako Udal Hauteskundeetan, Eibarren alderdi bozkatuena PSE-EE izan zen, 4.474 botorekin (8 ordezkari); ondoren EH-Bildu, 3.301 botorekin (6 ordezkari); hirugarren bozkatuena Eibarko EAJ-PNV, 3.161 botorekin 6 ordezkari); eta, azkenik, Elkarrekin Podemos, 663 botorekin (ordezkari bat).