Datorren astean egingo du …eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia

Datorren astean egingo du …eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia
2024/03/05 19:24
eta kitto!

Datorren martitzenerako, martxoak 12, deitu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia elkartearen egoitzan (Urkizu 11, solairuartea). Lehenengo deialdia 18:30ean izango da; bazkideen erdia baino gutxiago bertaratzen bada, ordu erdi geroago egingo da Batzarra, hau da, 19:00etan. Bazkide guztiak daude parte hartzera gonbidatuta, eta gai-zerrenda honako hau izango da: 2023ko gestio-balantzea; 2024rako egitasmoak, bazkide-kuotak eta aurrekontuak; galdera-erantzunak eta iradokizunak, eta zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua.