"Pintxo-pote +1" ekitaldia antolatu du Ekingune elkarteak biharko, Errebal plazan

"Pintxo-pote +1" ekitaldia antolatu du Ekingune elkarteak biharko, Errebal plazan
2023/11/15 09:29
eta kitto!
Elkarteko bazkideentzako "Pintxo-pote +1" jarduera antolatu du Ekingunek azaroaren 16rako (eguena). Urteko azken ekitaldi irekia izango da eta oraingoan Errebal Plazan izango da, 19:00etan. "Prompt -ak zer dira  eta nola erabili ChatGPT-rekin komunikatzeko?" hitzaldia egongo da eta IKB Arkitektura Teknikoa elkartekide berria ezagutzeko aukera izango dute. Elkartetik bazkideak animatu nahi dituzte pintxo-potera joateko, eta networkinga interesatu ahal zaion norbait eurekin eramateko.