Datorren astean hasiko da Eibarko abonatu gisa alta emateko epea
- Hobaridun kategoria bat egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea (langabezia, erretiroa, familia ugaria edo onartutako beste egoera batzuk).
- Ordainketari buruzko informazioa aldatzea, bankuko datuak barne.
- Ordaintzeko modua aldatzea eta kuotak zatikatzea.
2024ko ordainketa online egin nahi duten abonatuek abenduaren 18tik urtarrilaren 3ra egin ahal izango dute. Egun hori baino lehen baja emateko asmoa adierazten ez bada, ordainketa berritutzat joko da eta urtarrilaren 4-5ean kobratuko da bankuko ordainagiri bidez. Aipatutako edozein kudeaketa egiteko, honako aukera hauek daude zabalik:
Abonatuei arreta: Orsaixanen bulegoak zabalik astelehenetik eguenera 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00era eta barixakuetan 09:30etik 13:30era. Eta abenduaren 22an, barixakua: 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00era.