Datorren astean izango da Gilda Lehiaketa, herriko 19 tabernen parte-hartzearekin

Datorren astean izango da Gilda Lehiaketa, herriko 19 tabernen parte-hartzearekin
2023/12/07 09:23
eta kitto!
Datorren astean, abenduaren 12, 13 eta 14an, egingo den VIII. Gilda Lehiaketara 19 taberna aurkeztu dira. Iaz egin zen bezala, aurten ere hiru sari egongo dira jokoan: epaimahaiak bi emango ditu, gilda tradizionalari eta berritzaileenari, sari bakoitza 150€-koa; eta herritarrek ere gehien gustatu zaien gilda sarituko dute, hori ere 150€-rekin. Botoa ematen duten herritarren artean bi lagunentzat asteburuko egonaldia zozketatuko da.

Maquetación 1