Datorren asteazkenean hasiko dira berriro ere AstraZeneca txertoa jartzen Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian
2021/03/19
11:12
eta kitto!
Sendagaien Europako Agentziak egiaztatu du azken egunetan hainbat herrialdetan agertu diren tronbosi kasuak ez daudela txertaketarekin lotuta, eta txertoa segurua eta eraginkorra dela berretsi du.
Lurraldeen arteko osasun batzordeak ezohiko bilera egin zuen atzo arratsaldean Europako Agentziaren ebazpena aztertzeko eta aho batez erabaki dute AstraZenecarekin txertaketa berrabiaraztea.
Txertaketa joan den astelehenean eten zuten behin-behinean eta Europako Agentziak bere ikerketa amaitu bitartean, komunitate zientifikoak hasieratik defendatu duen arren txertoa segurua dela.
Bestalde, Espainiako Gobernuari eta Osasun Publikoko Batzordeari aholkatzeko adituen taldeak Europako Agentziak egindako ikerketaren txostena aztertuko du asteburuan, kolektibo jakin bati txertoa ez ematea komenigarria izan daitekeen ala ez erabakitzeko.
Astelehenean beste ezohiko bilera bat egingo dute Osasun Ministerioak eta erkidegoetako ordezkariek, aditu-talde horrek hartuko duen erabakiari oniritzia emateko. Era berean, zientzialariei eta profesionalei galdetuko zaie txertaketa zein kolektiborekin berrabiarazi beharko litzatekeen erabakitzeko.