Datorren asteko zubirako lau eguneko irteera antolatu dute Riañoko Mendietara

Datorren asteko zubirako lau eguneko irteera antolatu dute Riañoko Mendietara
2023/10/02 17:15
eta kitto!
Klub Deportiboko mendi batzordekoek, Elgoibarko Morkaikoekin batera antolatutako lau eguneko irteera hori urriaren 12tik 15era arte egingo dute. Egunero batazbeste 15 kilometroko ibilbideak osatuko dituzte: hilaren 12an, Pidotik Llanaves de la Reinara, 2.234 metroko Coriscaotik pasatuta, 1.300 metroko desnibela gaindituko dute; 13an, Marañatik Redipollosera, 2.192 metroko Peña de la Cruz-era igoko dira, 1.100 metroko desnibela gaindituz; hilaren 14an, Argovejotik Oceja de la Peñara joango dira, bidean 1.838 metroko Pico Cerroso zapalduz, 1.200 metroko desnibela izango duen etapan; eta, azkenik, 15ean, Tejerinatik abiatu eta Riañora heltzeko, bi aukera izango dituzte: laburragoan, 1.679 metroko Gilbora igotzeko, 800 metroko desnibelarekin (hor kaskoa eramatea beharrezkoa izango da), eta luzeagoan 1.784 metroko Piedra del Agua igoko dira, 900 metroko desnibelarekin.

Plaza kopurua 16 lagunera dago mugatuta. Prezioa 245 eurokoa izango da bazkideen kasuan, eta 265ekoa bazkide ez direnentzat. Dirua sartzeko kontua honakoa da: 3035 0078 8407 8000 5897. Aipatutako prezio horretan, autobusaz aparte, hiru eguneko egonaldia, afaria eta gosaria sartzen dira.

Aurretik, baina, Artzaintza Naturbidearen 21. etapa egingo dute zapatu honetan, San Millan de San Zadornilen hasi eta Espejon amaitzeko. Irteera 08:00etan egingo da Ego Gainetik eta 16:00etarako itzultzea aurreikusten da. Prestatutako ibilbideak 14 kilometro inguru izango ditu. Irteera baterako zein besterako informazioa jaso eta izena emateko Klub Deportibora jo dezakezue martitzen eta eguenetan, 19:30etik 20:30era, edo 943121904 telefono zenbakira deitu.

mendi 2309verdina