Datorren ikasturtean Eskola Kirola egin nahi dutenentzat izen-ematea zabalik dago
Eskolatik kanporako kirol-eskaintza Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko haur guztientzat da, eta arduradunek nabarmendu dutenez, “Multikirola haurrek kirol mota desberdinak ezagutzeko aukera paregabea da: orienting jarduerak, eskubaloia 4x4, zumba, waterpoloa, errugbia, esku pilota, duatloia, saskibaloia, boleibola, atletismoa… horiek eta gehiago probatuko dituzte izena ematen dutenek”.
Aurrematrikula egiteko epea ekainaren 22ra artekoa da, eta online egin daiteke, www.eibareskolakirola.eus webgunean. Prezioa, berriz, 100 eurokoa da, urte osorako (DBE hartzaileentzat doan). Informazio gehiago nahi izanez gero, Oihane Sarasketa Eibarko Eskola Kiroleko Koordinatzailearekin kontaktuan jar daiteke, eibareskolakirola@gmail.com helbidera idatzita edo 663 006 186 telefono zenbakira deituta.