Datorren urteko mendiko federatu txartela lortzeko kanpaina hasi da

Klub Deportiboan egin daiteke tramitea, gaurtik aurrera, martitzenetik barixakura
Datorren urteko mendiko federatu txartela lortzeko kanpaina hasi da
2025/12/09 11:23
Ekhi Belar Errasti

Gaur hasiko da 2026ko mendiko federatu txartela tramitatzeko kanpaina. Aurten ere egunero egin daiteke tramitea Deporren, martitzenetik barixakura, 18:00etatik 20:30era.

Txartela tramitatzeko pausu hauek jarraitu behar dira:

  • Adi mesedez: federatu guztiek deskontuak izango dituzte Nafarroa, Aragoi, Katalunia (FEEC) eta Asturiasko aterpeetan FEDME txartela aukeratu beharrik gabe.
  • Ikusi hemen zein aterpetan lortuko diren deskontuak.
  • Inprimakia jaso eta bete, ahal duzuen neurrian inprimakia zuek etxetik inprimatuta eta beteta ekartzea eskertuko genizueke: deskargatu formularioa hemendik.
  • Bankuan ordainketa egin.
  • Inprimakia eta ordainagiria bulegoan entregatu.
  • Txartela jaso: 15 egun beranduago gutxi gora behera.