Datorren urteko Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu dituzte
2023/10/09
11:47
eta kitto!
PSE-EEren aldeko botoekin (7) eta EH Bilduren (4) eta EAJ-PNVren (5) abstentzioarekin Udalbatzak 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartu ditu. Elkarrekin Podemosek, ostera, aurka bozkatu du (1).
Udal tasak eta zergak hamar urtez jarraian izoztu ondoren, hurrengo urterako horiek eguneratzea onartu dute, KPIaren igoeran oinarrituta, hau da, % 2,6 inguru.
Aldaketa horiei buruzko xehetasun gehiago jaso nahi dutenek 2024rako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak onartzeko dokumentua kontsulta dezakete.
Argazkia: eibar.eus