Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatuak atzo Soraluzen gertatutako etxegabetzea kritikatu du
Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatuak gaur goizean igorritako prentsa-oharraren arabera, “herenegun Andoainen gertatu bezala, atzokoan Soraluzen pertsona bat etxegabetu zuen desokupa enpresa batek. Zehazki, DesokupaCyL enpresa faxistak, eguerdian Bergaran ibili ondoren arratsaldean Soraluzera bertaratu zenak. Atzokoan ordea, jabe txiki bat izan zen faxistak kontratatu zituena eta ez enpresa handi bat. Gertaerei erantzunez eraikin aurrean jendea pilatu zenean, Ertzaintza bertaratu eta faxisten aurka protestan ari zirenak jazarri zituen. Faxistak eskoltatu eta irteten lagundu zietenean, bultzakadak, borrakada mehatxuak eta identifikatuak egon ziren”.
Gertaera hauen aurrean, “desokupa enpresen erako antolakunde faxisten zuritzea” ez dutela onartzen adierazi dute, “ez eta beraien praktika extrajudizialak eta burutzen duten proletalgoaren kriminalizazioa ere”. Horrekin batera,agente ezberdinek ekintzen aurrean izan duten “konplizitatea” salatu dute: “Bai polizia gorpu ezberdinek matoiekin izan duten kolaborazioa, bai instituzioen isiltasun bidezko baimentzea, eta baita alkateak gertaerak jazotzen ari ziren lekutik igarotzean erakutsi duen axolagabekeria eta poliziekiko konplizitate keinuak ere”. Amaitzeko, antolatzeko beharra dagoela azpimarratu dute, “gizate kapitalistak kalitatezlo etxebizitzara sarbide unibertsala bermatzeko duen ezintasunaren aurrean”.