Debabarrena Gourmet ekimena aurkeztu dute
Mutrikuko Arkugain elkarte gastronomikoan aurkeztu zen atzo ekimena, parte hartzen duten jatetxeetako ordezkariak bertan zeudela
2024/04/11
17:55
eta kitto!
Debabarrena Turismoaren ekimenez, apirilaren 22tik maiatzaren 5era arte, Debabarreneko zazpi jatetxetan bertako produktuak, Bastida eta Guardiako ardoekin edota jatetxeak erabiltzen ohi duen txakolinaz lagundutako menuak dastatu daitezke 60 euroan.
Eibarko Baratze Gourmet, Elgoibarko Belaustegi Baserri Jatetxea, Ermuko Mendiola Jatetxea, Soraluzeko Txurruka jatetxea, Mutrikuko Piperren Txokoa eta Pikua Jatetxea eta Itziarko Kanala Jatetxea dira menuak eskaintzen dituzten jatetxeak.
Ezinbestekoa izango da aldez aurretik erreserbatzea.