Debabarrena Integra Bat Eginez Programan izen-emate epea zabaldu da

Izena emateko epea irailaren 13ra arte zabalik egongo da.
Debabarrena Integra Bat Eginez Programan izen-emate epea zabaldu da
2024/07/24 11:45
eta kitto!

2024-2025 ikasturterako Debabarrena Integra programaren 19. edizioa antolatu du Armeria Eskola Elkarteak. Izena emateko epea irailaren 13ra arte zabalik egongo da.

Armeria Eskola Elkarteak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren helburua, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeak gizarteratzea eta laneratzea da.

Ekimenak bi fase ditu. Lehenengoan ohikoa den bezala, matematikak eta gaztelera landuko dira, atal hau 186 ordu ingurukoa izango da. Fase hau irailaren 23an hasi eta urtarrilaren 30ean amaituko da. Azken bi urteetako arrakasta ikusita, aurten ere euskara ulertzeko 60 orduko saioak eskainiko dira, Eibarko Udalaren lankidetzari esker. Uler saio hauen helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan gizarteratzea erraztea.

Bigarren fasean,  ikasleen egoera administratiboaren arabera bi aukera egongo dira:

- Egoera administratiboa erregularizatu ezin dutenek, MEKANIZATUKO OINARRIZKO ERAGIKETAK ETA PROZESUAK formakuntza ez egiaztagarria egin ahalko dute (266 ordu + gutxienez 40 ordutako praktikak= 306 ordu)

- Erregularizatuta dutenek edo formakuntza egiten duten bitartean erregularizatzeko aukera dutenek aldiz FMEE0108 FABRIKAZIO MEKANIKOKO ERAGIKETA OSAGARRIAK (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) Ziurtagiri Profesionala egin ahalko dute. Bi formakuntza hauek 2025eko otsailan hastea aurreikusten da. Honekin batera, KURRIKULUMA eta LAN-ELKARRIZKETA landuko dituzte

Interesa duten pertsona guztiek LANBIDEn izena emanda egon beharko dute enplegu-eskatzaile gisa, 16 urte beteta izan beharko dituzte eta Debabarrena eskualdean bizi beharko dute.

Izen ematea,  943203244 / 615 775 556 telefono zenbakietara deituz edo ikastaroak@armeriaeksola.eus helbide elktronikoaren bitartez egin ahalko da